Erandio Lagunkoia
Erandio Lagunkoia Erandioko Udalaren ekimen bat da, Gizarte Ekintza sailetik sustatutakoa, udalerria herritar guztien beharretara egokitzea helburu duena, zahartze aktiboa eta osasuntsua erraztuz.
Programa hau Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) pertsona nagusiekin ingurune lagunkoiak sortzeko sustatutako mugimendu globalaren barruan kokatzen da, eta Euskadi Lagunkoia Sareari atxikita dago.
Erandioko biztanleriak zahartze-joera argia erakusten du. 2024an, biztanleriaren % 17,2 20 urtetik beherakoa zen, % 59,6 20-64 urtekoa, eta % 23,1ek 65 urte edo gehiago zituen.
Prozesuaren faseak
Diagnostikoa
Lagunkoitasun-plana
Esku-hartzea
Ebaluaketa
Diagnostikoa
Fase honetan udalerriaren lagunkoitasuna ebaluatzen da, funtsezko zortzi arlori buruzko informazioa bilduz. Txosten ezberdinak eta bigarren mailako iturriak aztertzen dira, eta herritarren iritziekin alderatzen dira, hainbat topaketa eta lagunkoitasun- galdetegiren bidez. Prozesu horretan, honako hauek egin ziren:
152 inkesta
10 bilera talde eragilearekin
2 bilera pertsona nagusien elkarteekin
2 bilera politiko-teknikoekin
Lagunkoitasun-plana
Diagnostikoan hautemandako premietatik abiatuta, herritarren ongizatea hobetzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko helburu eta ekintza zehatzak zehazten dira. Prozesu horretan 100 hobekuntza-ekintza ,identifikatu dira, hainbat arlotan banatuta.
Esku-hartzea
Ekintzak lehenesteko prozesu kolektibo baten ondoren, ekintza-plana jartzen da abian, ekintza eta hobekuntza berriekin, Erandio udalerri atseginagoa izan dadin.
Prozesuan
2025ean ekintzen % 35 egitea espero da.
- Aire zabaleko eremuak eta eraikinak 23,08%
- Garraioa 25%
- Etxebizitza 14,29%
- Gizarte eta komunitate egitura 50%
- Errespetua eta inklusioa 15,79%
- Herritarren partaidetza eta enplegua 30,77%
- Komunikazioa eta informazioa 28,57%
- Gizarte zerbitzuak eta osasuna 33,33%
Ebaluaketa
Egindako aurrerapenei buruzko ebaluazio-txosten bat aurkeztu da, baita udalerriko jarraipen-plan bat ere. Ebaluazioaren ondoren, etengabeko hobekuntza-ziklo berri bat abiatuko da.
2027-2028an hastea aurreikusten da
Materialak
Elkarteak
Centro social de personas mayores de Altzaga
jubiladosaltzaga@gmail.com
635 754 569
https://centroaltzaga.com/
Asociación de jubilados de Astrabudua
astrabuduaetxea@gmail.com
688 846 021
https://asociacionjubiladosastrabudua.com/
