Aurrerapenak Erandioko segurtasunaren, mugikortasunaren eta bizikidetzaren jarraipenean

Erandio Lagunkoia - seguimiento de seguridad en Erandio 2025

Erandio, 2025eko azaroaren 26a – Erandio Lagunkoia proiektuaren baitan, herritarrekin eta Udaltzaingoarekin adostutako adostutako ekintzen jarraipena eguneratu dugu, batez ere segurtasun, mugikortasun, bizikidetza eta bide-hezkuntzari lotutako arloetan. Azken asteetan, Planaren barruan irekita zeuden hainbat gairi buruzko informazio zehatza jaso da, 2025erako aurreikusitako ekintza batzuk aurreratu eta ixteko helburuarekin.

Udaltzaingoak asteburuko gaueko dispositiboa indartu du, eta bi patruila egonkor jarri ditu ostiral eta larunbat gauetan; horrek esan nahi du ohiko operatiboa bikoiztu egin dela.

2024ko azarotik 2025eko ekainera bitarte, 522 zehapen-proposamen erregistratu ziren botiloiarekin lotuta, hilean 65 proposameneko batez beste, eta jai-egun edo jende gehiago biltzen den garaietan (Gabonak, Inauteriak…) kanpaina intentsiboak egin ziren.

2025eko irailetik urrira bitartean, udazkeneko kanpainan, 104 zehapen gehiago ezarri ziren; hau da, aurreko kanpainako hileko batezbestekoa baino %20 gehiago.

Halaber, zehapen guztiak izapidetzen ari direla berretsi da, eta administrazio-kudeaketa argitzeko eta sistematizatzeko lanean ari dira, prozesuaren eraginkortasuna eta gardentasuna hobetzeko.

Udaltzaingoak jakinarazi du aparkamendu-arloko zehapenen estatistika osoak egin ditzakeela. Urte honetan zehar, 90 salaketa baino gehiago jarri dituzte: aparkatze okerrengatik, alkoholemiagatik, drogengatik, iraungitako IATagatik edo debekatutako biraketengatik. Horrek asteburu operatibo bakoitzeko ia bi salaketa suposatzen ditu.

Terrazei dagokienez, zehatzeko eskumena hirigintza-arloari dagokio. Hala ere, elkarrekin lanean jarraitzen dugu espazio publikoaren okupazioarekin lotutako aldaketak, abisuak eta ez-betetzeak modu sistematikoagoan ordenatzeko eta erregistratzeko.

Patruilatze-ereduari dagokionez, gaur egun patruilak oinez egiten dira aldizka. Bizikleta-patruilak sartzea, berriz, ez dago aurreikusita oraingoz, baina etorkizunean baloratu ahal izango da, udalerriaren beharren arabera.

Erandio Lagunkoia informazio-liburuxka eguneratu bat egiten ari da, oinezkoen, bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen arteko oinarrizko bizikidetza-arau nagusiak jasoko dituena. Material hau 2026aren hasieran bidaliko da udalerriko etxebizitza guztietara, informazioa ahalik eta herritar gehienengana iristeko.

Bestalde, abiadura murrizteko azterketak egiten ari dira arriskuak hautematen diren landa-eremuetan eta hiriguneetan, eguneroko mugikortasunaren segurtasuna indartzeko.

Bide-hezkuntzaren arloan, ikastetxeei eta pertsona nagusien elkarteei zuzendutako hitzaldi-programa bat bultzatzea erabaki da. Udaltzaingoak bere prestasuna adierazi du 2025–2026 ikasturtean hitzaldi horiek emateko, Udaleko hezkuntza- eta gizarte-arloko sailen koordinazioarekin.

Datu hauen eguneratzeak aukera ematen du Erandio Lagunkoia Planaren jarraipenea aurrera egiteko, eta herritarren, Udaltzaingoaren eta Udalaren arteko lankidetza indartzeko. Helburu partekatu horri esker, Erandio seguruagoa, irisgarriagoa eta errespetuzkoagoa eraikitzen jarraitzen du, auzokoen ongizatea eta bizikidetza hobetuz.