Erandion segurtasunez mugitzeko informazio-triptiko berria

Erandio, 2026ko azaroak 19a – Erandioko Udalak, Erandio Lagunkoia proiektuaren barruan, mugikortasun segurua sustatzeko informazio-triptiko berria prestatu du.

2026ko urriaren 1ean zirkulazio-araudiaren aldaketak indarrean sartu ziren, oinezkoen, txirrindularien eta patinete elektrikoen erabiltzaileen segurtasuna indartzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan, triptiko honen bidez, herritarrei bizikleten eta patinete elektrikoen erabilerari buruzko arauak eta segurtasun-gomendioak modu argi eta errazean helarazi nahi zaizkie, bide-segurtasuna hobetzeko eta bide publikoaren erabiltzaileen arteko bizikidetza sustatzeko.

Zer informazio jasotzen dute triptikoek?

Materialak Erandion segurtasunez mugitzeko oinarrizko arauak eta gomendioak biltzen ditu:

  • Non zirkulatu: bizikletak eta patinete elektrikoak nondik ibil daitezkeen.
  • Abiadura-mugak: bidegorrietan eta gainerako bideetan errespetatu beharreko mugak.
  • Segurtasun-neurriak: kaskoaren erabilera, argiak eta elementu islatzaileak.
  • Patinete elektrikoen araudia: gutxieneko adina, dokumentazioa eta zirkulazio-baldintzak.

Erandio Lagunkoiatik, herritar guztiak mugikortasun-arauak ezagutzera eta errespetatzera animatzen ditugu, Erandio seguruagoa eta pertsona guztientzat atseginagoa izan dadin.

📄 Kontsultatu informazio-triptikoa