Erandio Lagunkoiaren diagnostikoak aurrera egin du, eta 144 pertsonak parte hartu dute lagunkoitasun-galdetegietan

Cuestionarios de amigabilidad

Erandio, 2025eko urtarrilaren 20a –Erandio Lagunkoia proiektuaren barruan, diagnostiko funtsezko fase bat egin da: lagunkoitasun-galdetegak. Hauek online nahiz aurrez aurre egin izan dira, 2024ko urritik 2025eko urtarrilera bitartean. Aurrez aurreko galdetegien kasuan, hiru jardunaldi antolatu ziren kalean, ekimena ezagutarazteko eta herritarrak parte hartzera animatzeko:

  • Altzaga – 2024ko urriaren 7a
  • Astrabudua – 2024ko azaroaren 4a
  • Altzaga – 2024ko azaroaren 28a

Gainera, galdetegiaren bertsio digitala sustatu zen udal-buletinaren, kartelen eta puntu fisikoen bidez:  hala nola HAZen, elkarteen, kiroldegien, osasun-zentroen eta liburutegiaren bidez. Horrela, interesa zuten pertsona guztien parte-hartzea erraztu zen.

Guztira, 144 pertsonak erantzun zuten galdetegiei. Lehen emaitzek erakusten dute emakumeen parte-hartzea gehiengoa dela, % 65,97, eta gizonena, berriz, % 29,16.

Parte-hartzaileen adinari dagokionez, lortutako emaitzek bi alderdi esanguratsu erakusten dituzte. Alde batetik, lagunkoitasun-galdetegietan parte-hartze handiena izan duen adin-tartea 66-75 urte artekoa izan da. Bestalde, inkestatutako pertsonen adinak aurrera egin ahala, haien parte-hartzea handiagoa izan da, batez ere 66-85 urtekoen artean. Bestalde, azpimarratu behar da inkestak egin dituzten pertsonen batez besteko adina 62,32 urtekoa izan dela.

Erantzunen jatorri geografikoari dagokionez, parte-hartze handiena izan duten auzoak Astrabudua eta Altzaga izan dira, eta txikiena, berriz, Goierri, Getxo eta Lutxana-Enekuri.

Azkenik, alde nabarmena dago erantzuteko hizkuntzaren arabera: galdetegien % 94,44 gaztelaniaz bete dira, eta % 5,56 euskaraz.