Erandio, 2026ko ekainaren 15a – Erandioko Adinekoen Kontseiluak bigarren bilera egin du, Erandio Lagunkoia proiektuaren barruan. Oraingo honetan, Gizarte Zerbitzuen Gida berriaren zirriborroa aurkeztu eta hobetzeko proposamenak jaso dira. Era berean, Erandio Lagunkoiaren Ekintza Plana banatu da, hurrengo bileretan lantzeko.
📖 Gizarte Zerbitzuen Gida hobetzeko ekarpenak
Bileraren zati nagusia gidaren zirriborroa aztertzera bideratu zen. Helburua da herritarrei udalerrian eskuragarri dauden zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa modu argi eta erabilgarrian eskaintzea.
Parte-hartzaileek hainbat proposamen egin zituzten: informazioa gaika antolatzea, edukiak eta harremanetarako datuak eguneratzea, adinekoen aniztasuna islatzea eta irisgarritasuna hobetzea, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako bertsio egokitua aztertuz.
Era berean, gida webgunean argitaratzeaz gain, gizarte-zentroetan, osasun-zentroetan eta beste espazio komunitario batzuetan aurrez aurre ezagutaraztearen garrantzia azpimarratu zen.
🤝 Baliabideak eta laguntza-sareak
Zainduz programaren zabalkundea hobetzeko beharra ere landu zen, zaintzaileei zuzendutako baliabideak ezagutarazteko. Horretarako, Gizarte Zerbitzuen, Osakidetzaren eta elkarteen arteko koordinazioa indartzea proposatu zen.
Adinekoen elkarteek bakardade- eta zaurgarritasun-egoerak antzemateko egiten duten lana ere nabarmendu zen.
📝 Hurrengo urratsak
Parte-hartzaileek Erandio Lagunkoiaren Ekintza Plana jaso zuten, udan zehar aztertzeko eta hurrengo bileretan lehentasunak zehazteko.
Halaber, Gizarte Zerbitzuen Gidaren zirriborroa jasotako ekarpenekin berrikusi eta berriro partekatzea adostu zen.
Erandio Lagunkoiatik, Kontseiluko kideen parte-hartzea eta ekarpenak eskertzen ditugu, udalerriko adinekoen ongizatea hobetzen laguntzeagatik.

