Erandio, 2026ko maiatzaren 7a.– Erandioko Udalak Pertsona Nagusien Kontseilua sortu du, udalerriko adinekoek herriko bizitza sozialean eta udal erabakietan modu aktiboan parte hartu ahal izateko espazio berri gisa.
Kontseilua Erandio Lagunkoia proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburua da pertsona nagusien beharrak, proposamenak eta ikuspegiak zuzenean jasotzea, udalerri atseginago eta inklusiboago baten eraikuntzan aurrera egiteko.
Parte-hartzea irekia izango da, bai banaka parte hartu nahi duten pertsonentzat, bai elkarte eta kolektiboentzat. Gainera, urtean zehar hainbat bilera egingo dira, herritarren eta Udalaren arteko lotura indartzeko eta elkarlanerako espazio egonkor bat sortzeko.
Lehenengo bilera datorren maiatzaren 14an egingo da. Saio horretan lehen proposamenak jasotzen hasiko dira, beharrak identifikatuko dira eta etorkizuneko lan-ildoak partekatuko dira.
Udaletik bereziki animatu nahi dituzte elkarteren batean parte hartzen ez duten pertsona nagusiak ere, udalerriko errealitatearen ikuspegi anitz eta ordezkatzaileagoa lortzeko.
Pertsona Nagusien Kontseilua Erandio Lagunkoia estrategiaren barruko ekimenetako bat da, eta zahartze aktiboa, autonomia, parte-hartze soziala eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea ditu helburu.

