Pertsona nagusientzako arretaren eta enplegu inklusiboaren jarraipena 2024–2025
Erandio, 2025eko abenduaren 16an – Erandioko Udalak Erandio Nagusiekin programaren jarraipen zehatza egin du. Programa hau 2024 eta 2025 urteetan garatu da, udalerriko adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboen enplegagarritasuna sustatzeko helburuarekin.
Egindako azterketak, adierazle kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarrituta, programaren balorazio oso positiboa berresten du, bai arlo sozialean bai lan-arloan.
▶️ Pertsona nagusien laguntza eta nahi gabeko bakardadearen prebenitzioa
Programak 92 pertsona nagusiri eman die arreta programa garatu den birtartea, eta hilean batez beste 49 eta 56 erabiltzaile aktibo izan ditu, batez ere Altzaga eta Astrabudua auzoetan.
Jarduketak etxez etxeko laguntzan, San José Egoitzako babes-lanean eta jubilatuen zentroko alfabetatze digitalean oinarritu dira, pertsona nagusien ongizate emozionala, autonomia pertsonala eta parte-hartze soziala sustatuz.
Erabiltzaile baten senide batek nabarmendu duenez, «nire ama bakarrik ez dagoela eta eta astero laguntzen dion pertsonaren zain dagoela jakiteak lasaitasun handia ematen digu familia gisa». Ildo beretik, erabiltzaile batek honako hau adierazi zuen: «laguntza ez da soilik laguntzea; elkarrizketa, konfiantza eta norbaitek zugatik kezkatzen dela sentitzea ere bada».
▶️ Lehentasunezko arreta behar duten kolektiboentzako enplegua eta prestakuntza
Lan-eremuan, programak 45 urtetik gorako 12 emakume kontratatzeko ahalbidetu du, horietako askok iraupen luzeko langabezia-ibilbideak zituztenak. Kontratazioak sei hilabeteko kontratuen bidez egin dira, prestakuntza eta lan-orientazioarekin uztartuta.
Parte-hartzaile guztiek honakoak osatu dituzte:
- 130 orduko prestakuntza espezifikoa pertsona nagusie laguntza psikosoziala emateko.
- Banakako lan-orientazioko 6 ordu, enplegagarritasuna hobetzeko eta ibilbide profesionalak definitzeko.
Parte-hartzaileen %100ek arrakastaz amaitu dituzte kontratua eta aurreikusitako prestakuntza-ekintzak, zaintzaren moduko eskari handiko sektore batean duten esperientzia profesionala sendotuz.
Parte hartu duten langileetako batek adierazi duenez, «programa horri esker, lan-merkatura segurtasunez itzuli naiz, eta nire lana erabilgarria eta beharrezkoa dela ikusi dut»; beste batek, berriz, honako hau azpimarratu du: «pertsona nagusiekin sortzen diren loturek arrastoa uzten dute, eta are gehiago balioesten dute laguntzearen garrantzia».
▶️ Eragin komunitarioa eta erakundeen arteko koordinazioa
Programaren garapenak Erandioko arreta komunitarioaren eredua indartu du, instituzionalizazioaren ordezko aukerak sustatuz eta tokiko laguntza-sarea sendotuz.
Udalaren, Gizarte Zerbitzuen, erakunde kudeatzaileen eta baliabide komunitarioen arteko koordinazioa funtsezkoa izan da udalerriaren benetako beharretara egokitutako esku-hartzea bermatzeko, baita nahi gabeko bakardadea lehentasunezko gizarte-erronka gisa ikusarazteko ere.
Talde teknikoak azpimarratzen duenez, «Erandio Nagusiekin herritarrentzat hurbileko, aitortutako eta oso baloratua den baliabide gisa finkatu da, bai erabiltzaileen aldetik, bai haien familien aldetik ere».
▶️ Azken balantzea eta jarraitutasun-ildoak
Datuen eguneratzeak baieztatzen du Erandio Nagusiekin programak eragin sozial eta laboral esanguratsua izan duela: pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetu du, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeen enplegagarritasuna indartu du eta udalerriko kohesio sozialari lagundu dio.
Azken balantzeak programa mota hauei jarraipena eta egonkortasuna emateko beharra indartzen du. Parte-hartzaileetako batek laburbildu bezala: «kontratua amaitzen denean, zailena laguntzen dituzun pertsonei agur esatea izaten da; ea zerbitzu honek jarraitzeko aukera duen».

