Jubilatuen elkarteekin egindako topaketak amaitu dira, lagunkoitasun-diagnostikoa osatzeko

Concluyen los encuentros con las asociaciones de personas mayores

Erandio, 2024ko azaroaren 10a – Erandio Lagunkoia proiektua, gaur egun, lehen fasean dago, diagnostikoa egiten. Prozesu horretan, informazioa bildu da hainbat tresnaren bidez, hala nola bigarren mailako iturriak, herritarren topaketak eta lagunkoitasun-galdetegiak aztertuz.

Diagnostiko honetako informazio biltzeko, herritar-topaketa espezifikoak egin dira jubilatuen elkarteetan. Topaketa horiek informazioa eta iritziak modu presentzialean jasotzeko egin ziren, diagnostikoaren arlo guztiak auzoz auzo aztertuz. Zehazki, bilera bat egin zen Altzagako jubilatuen elkartean 2024ko urriaren 7an, eta beste bat Astrabuduako jubilatuen elkartean, 2024ko azaroaren 7an. Espazio horien helburua izan zen herritarrekin batera gogoeta egitea udalerriko lagunkoitasun-mailari buruz, eta hobetzeko ideiak biltzea.

Elkarteekiko bi topaketa horietan parte hartzea esanguratsua izan zen diagnostikorako. Altzagako eta Astrabuduko elkarteetako 36 pertsonak parte hartu zuten guztira. Nabarmentzekoa da generoen arteko alde nabarmena asistentzian, emakumeak % 88,9 baitira (32 pertsona), eta gizonak, berriz, % 11,11 (4 pertsona). Bildutako informazioa funtsezkoa da diagnostiko-faserako eta Lagunkoitasun Planaren etorkizuneko ekintzek hautemandako beharrei erantzuten dietela ziurtatzeko.

Herritarren parte-hartzea da Erandio Lagunkoia proiektuaren oinarri nagusia. Dagoeneko amaitu diren erretiratuen elkarteekin egindako topaketez gain, diagnostiko-prozesuak funtsezko informazioa biltzen jarraitzen du talde eragilearen bileren bidez. Era berean, lagunkoitasunari buruzko galdetegiak eskuragarri daude oraindik, bai online formatuan, bai aurrez aurre, herritar guztiek beren iritzia partekatu ahal izan dezaten.